Lehia estua izan du Iñigo Peñak Duisburgen (Alemania) jokatzen ari diren piraguismoko Munduko Txapelketan. Horrek ez dio eragotzi urrezko domina irabaztea. K2 1000 metroko modalitatean gailendu da zumaiarra, Pedro Vazquez espainiarrarekin batera. Horrela ospatu du Peñak, behin proba amaituta: «Saio bikaina izan da, oso kontent gaude. Munduko txapeldunak gara».
Ez dute erraza izan helmugara lehen iristea. Hungariako bikote Bence Bajda eta Tamas Szantoi-Szabo fin aritu dira, eta azken txanpan lortu dute Peñak eta Vazquezek aurrea hartzea.
ðŸ¥Ã‚‡ ¡Llega el primer oro en el Mundial de piragüismo sprint en el K2 1000m!@PVazquezPodium e @ipea85 hacen un final brutal para lograr ganar a la pareja húngara. @RFEPiraguismopic.twitter.com/wLOA9MoH9t
— Teledeporte (@teledeporte) August 26, 2023
Atzo, K1 500 metroko finalean ere lehiatu zen zumaiarra. Zortzigarren geratu zen. Dena den, oraindik badu abagunerik beste domina bat irabazteko munduko txapelketan: K2 500 metro mistoko finalerdia jokatuko du gaur, Barbara Pardorekin.
Peñak badaki zer den podium gainera igotzea, baina lehen urrea du Munduko Txapelketan. Hala, lau domina ditu dagoeneko: 2018an zilarrezko eta brontzezko domina bana irabazi zituen, K2 1000 metroko eta K4 1000 metroko modalitateetan, hurrenez hurren; 2019an, zilarra lortu zuen berriro, K2 1000 metroko proban. Europako Txapelketan ere badu palmares luzea: hiru brontzezko domina, bi zilarrezko, eta urrezko bat.