Ingalaterra eta Australia final-laurdenetara

2023ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Herenegun AEBak kanpoan geratu ostean, beste ezusteko bat gertatzear izan zen atzo Australiako eta Zeelanda Berriko Munduko Kopan. Izan ere, Ingalaterra, egungo Europako txapelduna, penaltietan sailkatu zen final-laurdenetarako: 4-2. Nigeriak estu hartu zuenSarina Wiegmanen taldea, batez ere lehen zatian. 0-0 amaitu zen arauzko denbora. Ingelesek jokalari bat gutxiagoarekin jokatu behar izan zuten luzapena, arauzko denborako 87. minutuan epaileak Lauren James kanporatu baitzuen.

Australiak ere aurrera egin zuen, Danimarkari 2-0 irabazi eta gero.Etxekoak nagusi izan ziren hasieratik. Caitlin Foordek( 29. min.) eta Hayley Rasok (70. min.) sartu zituzten golak. Ez zen hori izan eguneko albiste on bakarra australiarrentzat. Izan ere, multzoen fase osoa min hartuta igaro ostean, lehen minutuak jokatu zituen txapelketan haien izarrak, Sam Kerrek. Bai Ingalaterrak, baita Australiak ere gaur jakingo dute zein duten aurkari final-laurdenetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.