OSASUNA. Sadar ohi baino isilago izanen da sasoi hondarreko neurketetan. Indar Gorri zale taldeak jakinarazi du ez dituela datozen neurketetan harmailetatik jokalariak animatuko. Atzo eman zuen erabakiaren berri, aitortuz «zaila» izan dela hura hartzea. Taldeko kideek argitu dute arrazoi jakin batengatik erabaki dutela animatzeari uztea: Indar Gorriri 106 isun jarri dizkiote, oraingoz, harmailetan zutik izateagatik. «Egoera jasanezina da», egin dute protesta.
Egiazki, Indar Gorrik susmoa du isunak 106 baino gehiago izanen direla; datozen asteetan gehiago ailega litezke, oharrean azaldu dutenez. «Espero dugu klubak neurriak hartzea», adierazi dute. Izatez, jarraitzaile taldeak aspaldi du eske bat ahotan: Osasunako jokalariak espresuki zutik animatzeko moduko harmaila bat nahi dute, «libreki» zutik egon ahal izateko. Diotenez, espero dute konponbide horiek datorren denboraldirako izatea martxan. Bien bitartean, baina, kideen animo oihurik ez da adituko hegoaldeko harmailan.
Indar Gorrik ez du animatuko, isunak jarri dizkiotela eta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu