Arrauna

Iñaki Errastik eta Eneko Azkaratek Ondarroan jarraituko dute 2023an ere

Taldeak aurtengo traineru denboraldia hasi aurretik eman du albistearen berri.

Iñaki Errasti, artxiboko irudi batean. MONIKA DEL VALLE / FOKU
2022ko otsailaren 27a
15:37
Entzun 00:00:0000:00:00

Konfiantza erakutsi die Ondarroako Arraun Elkarteak Iñaki Errastiri eta Eneko Azkarateri, gizonezkoen eta emakumezkoen traineruen entrenatzaileei. Oraindik falta da traineruen denboraldia hasteko, eta jada iragarri dute datorren denboraldian ere haiek izango direla euren taldeen entrenatzaileak.

«Eskerrik asko bioi proiektu honetan sinestearren. Denon artean lortuko dugu Ondarroako Arraun Elkartea merezi duen lekuan jartzea», idatzi du elkarteak bere sare sozialetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.