Iñaki Badiolak ukatu egin ditu bere aurkako akusazioak

2023ko urtarrilaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Atzo hasi zen Iñaki Badiola Realeko presidente ohiaren aurkako epaiketa, Twitterreko kontu anonimoen bidez Gipuzkoako hainbat politikari, epaile, kazetari eta hedabideren kontra irainak eta gezurrak zabaltzeagatik. Fiskalak 66 urteko espetxe zigorra eskatzen du harentzat, baina, haren aurkako lehen auzi saioan, akusazioak ukatu zituen Badiolak: «Nik ez dut horrelako informaziorik zabaldu. Gertaera hauek ez dute zerikusirik nirekin. Hor amaitzen da nire deklarazioa», esan zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.