ESKUBALOIA. Espainiako Eskubaloi Federazioak ez du oraindik erabaki zer egingo duen denboraldiarekin, baina Bera Bera eta Zuazo hasiak dira datorren sasoia prestatzen. Hala, biek berritu diete kontratua entrenatzaileei, Imanol Alvarezi eta Joseba Rodriguez Haito-ri, hurrenez hurren.
Barakaldoko (Bizkaia) taldeak joan den astean jakinarazi zuen Haitok beste urtebetez jarraituko duela. Beraz, basauriarra hirugarren sasoiz jarraian eseriko da Zuazoren aulkian. Donostiako klubak, berriz, atzo iragarri zuen Alvarezek beste bi urterako luzatu duela kontratua. Ermuarrak hirugarren sasoia du Bera Beran, bi alditan banatuta, eta, haren esanetara, donostiarrek behin irabazi dute Espainiako Liga, bitan Espainiako Kopa, eta beste behin Espainiako Superkopa. Sasoi honetan, bide zuzena daramate liga irabazteko, sei jardunaldiren faltan, lau punturen aldea kentzen baitiote bigarrenari. Alvarez «oso eskertuta» azaldu da. «Eskerrik asko nigan erakutsi duen konfiantzagatik. Oso zoriontsu naiz proiektu honetan lan egiten segitzeagatik».
Imanol Alvarezek beste bi sasoirako luzatu du kontratua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu