Imanol Aleson garaile Ehun Miliak lasterketan
MENDIA. Imanol Alesonek irabazi zuen, atzo, Ehun Miliak proba, Euskal Herrian inoiz antolatu den mendi lasterketarik luzeena eta gogorrena (12.000 metroko gorako desnibela zuen). Azkoitiarra 19:15 pasatxo zirenean iritsi zen helmugara, Beasainera, eta 25 ordu, 14 minutu eta 18 segundo behar izan zituen 167 kilometroak betetzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu