AIZKORA. Iker Vicentek irabazi zuen Euskal Herriko Aizkolari Txapelketa atzo, Nafarroa Arenako finalean nagusituta.Otsagabiarrak erraz irabazi zuen Aizkolaritzako Euskal Herriko Txapelketa, eta bigarrenez jantzi zuen txapela maila gorenean.
Vicentek 41 minutu eta 11 segundo behar izan zituen lau kana-erdiko, lau 60 ontzako eta lau oinbiko enborrak mozteko. 26 urteko aizkolariak 4 minutu eta 47 segundo atera zizkion bigarrenari, Hodei Ezpeletari (45:58). Oier Kañamares izan zen hirugarren; 50 minutu eta 33 segundo behar izan zituen lanak bukatzeko. Berdinduta hasi ziren arren, Vicentek ez zuen aurkaririk izan.
Iker Vicente Euskal Herriko txapeldun
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu