Iker Dorronsorok Eibarreko teknikari izateari utzi dio

2021eko uztailaren 3a
00:00
Entzun
FUTBOLA. Iker Dorronsorok amaitu du Eibarreko aldia. Entrenatzailea ez da eibartarren aulkian eseriko datorren sasoian, klubak ohar bidez adierazi duenez: «Talde armaginak eta Igeldoko prestatzaileak euren bideak bereiztea erabaki dute». Dorronsoroz gain, taldea utziko dute gainontzeko teknikariek ere: Jon Olangua bigarren entrenatzaileak, Beñat Erkizia prestatzaile fisikoak, Mikel Saizar entrenatzaileen atezainak eta Iñigo Caballero osagileak. Dorronsororen multzoak hiru sasoi egin ditu Eibarren; armaginek 14. amaitu dute ligan.

Athleticek, berriz, Itxaso Uriarte jokalaria aurkeztu du. Jokalari arabarrak Realarekin zuen kontratua amaitu ostean egin du Lezamarako urratsa: «Goratzekoa da Athleticek emakumezkoen atalean duen proiektua», esan du. Uriartekbi urterako kontratua sinatu du, eta hirugarren bat osatuko ahalko du, bi aldeek hala erabakiz gero. Bezperan, Mariasun Quiñones Realeko atezain ohia aurkeztu zuen klub zuri-gorriak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.