Igeldoko eta Uliako harriak jokatuko dira bihar

2023ko abuztuaren 13a
00:00
Entzun
HARRI JASOTZEA. Bihar arratsaldean jokatuko dituzte Igeldoko eta Uliako harriak altxatzeko txapelketak, Donostiako Trinitate plazan, 18:30ean hasita. Hamar harri jasotzaile ariko dira Igeldoko 135 kiloko harriarekin: Aimar Galarraga, Alex Merlo, Beñat Telleria, Gorka Etxeberria, Imanol Royo, Jokin Eizmendi, Mikel Lopetegi Urra, Paulo Azpiazu, Ryan Richard Stewart eta Xabat Olaizola.

Uliako 70 kiloko harriarekin, berriz, zazpi harri jasotzaile ariko dira: Ainitze Zumeta, Ane Zinkunegi, Aroa Sanchez, Karmele Gisasola, Lierni Osa, Olaia Esnaola eta Udane Ostolaza.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.