Diego Ifran Realeko aurrelariak ezker belauneko lotailua hautsi du, eta sei hilabetez egon beharko du geldirik. Realak fitxatu zuenean lesio berbera izan zuen, eta hiru urte geroago, prozesua errepikatu beharko du. Larunbateko entrenamendutik lehenago atera behar izan zuen, kolpe bat hartu baitzuen, eta frogek espero zitekeen okerrena erakutsi dute. Gainera, Reala negoziazioetan murgilduta zegoen, Ifran denboraldi bat utzita joateko aukera indarra hartzen ari baitzen. Osasuna eta Zaragoza dira interes handiena azaldu duten taldeak. Lesio horrek, ordea, aukera hori ezabatu du, eta negoziazioak eten egin behar izan dituzte.
Bestalde, Mikel Gonzalezek atzo esan zuen «ilusio handiko denboraldia» dutela aurrean. Horrez gain, gaineratu zuen Asier Illarramendi Realeko jokalaria dela eta ostegunean «besoak zabalduta» jasoko dutela. «Badakigu guretzat oso jokalari garrantzitsua dela».
Ifranek lotailua hautsi du berriro, eta ez du hurrengo urtera arte jokatuko
Lesioaren larritasunak negoziazio guztiak etenarazi ditu, eta ziurrenik Realean geldituko da
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu