Idoia Etxeberriak bi markak hobetu ditu: 162 kilo bi eskuekin eta 118 bakarrarekin
HARRI-JASOTZEA. Idoia Etxeberria Ikutzak bi marka absolutu hobetu zituen atzo Idizabalen. 162 kiloko harria altxatu zuen bi eskuekin, eta 118koa bakarrarekin. Lanak bete zituen, baina ez ziren saio gozoak izan. Bi eskukoarekin ez zen gustura gelditu, sorbaldan bildu aurretik harriak balantza egin ziolako. Esku bakarrekoa, berriz, bigarren saialdian altxatu zuen, aurrenekoan beste eskuarekin nahi gabe ukitu baitzuen harria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu