Idoia Eraso, bi aldiz Espainiako txapeldun

Eraso, atzo, helmugan. FEC.
2022ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Balentria handia egin du Idoia Erasok (LaboralKutxa) Espainiako Txapelketan, Mallorcan (Herrialde Katalanak): bi urrezko domina soinean dituela itzuliko da nafarra etxera. Atzo irabazi zuen bigarrena, eta, horrenbestez, bezperan erlojuaren aurka lorturikoari batu zion. Biak 23 urtez azpiko mailan irabazi ditu. Errepideko lasterketan harrapatu zuen loria atzo, 136 kilometroko proban. Nahasian aritu ziren gazteak eta elite mailakoak, eta Eraso bederatzigarren izan zen. Bere mailan ez zuen beste inork zeharkatu helmuga haren aurretik.

Txirrindulari indartsuekin batera joan zen Mavi Garcia (UAE Team ADQ) txapeldunaren atzetik, azken kilometroak osatzeko. Zortziko talde horretan azkarrena Sandra Alonso (Ceratizit) izan zen, eta zilarra eskuratu zuen. Laboral Kutxa taldearentzat beste emaitza pozgarria Yurani Blancoren brontzezko domina izan zen. Ane Santesteban (Team BikeExchange) zazpigarren sailkatu zen. 23 urtez azpikoan, Naia Amondarain (Sopela) izan zen bigarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.