Mikel Idoatek eta Mikel Urrutikoetxeak buruz burukoaren final-laurdenetako hirugarren partida jokatuko dute gaur, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Idoate da faborito apustu zaleentzat, eta irabazleak Abel Barriola edo Aimar Olaizola izango du aurkari.
Biek 23 urte dituzte, aurrelariak dira, eta buruz buruko dohain handiak dituzte. Euren estiloak, baina, oso desberdinak dira. Idoatek bolea eta defentsa handia du, eta, irabaziz gero, hirugarren urtez jarraian sailkatuko da manomanistako finalerdietarako. Urrutikoetxeak, berriz, botera jokatzea nahiago du, eta iragan astean itxura bikaina emanda irabazi zion Xalari (22-17).
Idoate buruz burukoaren finalerdietan hirugarrenez sartzen saiatuko da gaur
Urrutikoetxearen aurka jokatuko du Bilbon; Zaratamokoak itxura bikaina eman zuen Xalaren aurka
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu