Ibon Navarro izango da Scarioloren laguntzailea
SASKIBALOIA. Ibon Navarrok bi urterako kontratua sinatu du Laboral Kutxarekin, eta Sergio Scarioloren laguntzailea izango da. Gasteizko taldeko beheko mailetan entrenatzaile izan ondoren, 2007an lehen taldera igo zen, Neven Spajiharen alboan lanean aritzeko. Hiru urtez aritu ondoren, Menorcan eta Valentzian aritu da. Orain, Gasteizera itzuli da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu