Ibai Perezek nagusitasunez irabazi du buruz buruko finala

3-0 irabazi du Xabier Ibargarairen aurka (10-3, 10-8 eta 10-6), eta lehenbiziko jantzi du txapelik preziatuena

Xabier Ibargarai, gorriz, eta Ibai Perez, urdinez, finala bukatu berritan. M. R. / ARP.
2017ko otsailaren 11
00:00
Entzun
PALA. Ibai Perezek nagusitasun handiz irabazi zion atzo Xabier Ibargarairi Munduko Pilota Batzarrak antolatzen duen buruz buruko txapelketako finalean. Sestaoko atzelariak 3-0 irabazi zion Erratzukoari (10-3, 108- eta 10,-6), Bilbon, eta lehenbiziko aldiz jantzi du txapelik preziatuena. Sakea izan zen finaleko gakoa, batek oso ondo baliatu zuelako, eta bestea ez zelako fin ibili errestoan.

Bi urte pasa dira Perezek pala profesionalean debuta egin zuenetik eta honezkero jo du goia. 26 urterekin txapelketa ikusgarria egin du, finalerdietan —Pablo Fustoren aurka— eta finalean 3-0 irabazita. Perezek esana zuen saketik min eginbehar zuela irabazteko eta nahi zuen partida irten zitzaion. Lehen jokoan 10-3 irabazizuen.

Partidako jokorik orekatuena bigarrena izan zen. Ibargarai 5-3 eta 8-5 irabazten joan zen, baina Perezek buelta eman zion hormabikoz eta zabalera sakatuz.Tanto bikainak egin zituen. 8-9koa, esaterako, saketik egin zuen, hormabikoz. Joko hori galtzea bizkarreko handia izan zen Ibargarairentzat eta azkenekoan antzeman zitzaion (10-6). Erratzukoak ez zuen bere eguna izan eta hamazazpi huts egin zituen. Perezek guztira eginiko tantoen erdia baino gehiago dira horiek.

Finalaren aurretik hirugarren eta laugarren postuak zehazteko partida jokatu zuen eta Pablo Fustok Esteban Gaubekari irabazi zion. Gaubekak, sorbaldako minez, bertan behera utzi zuen partida lehen bi jokoak galdu ondoren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.