Euskotren Liga

Iazko parekotasuna ikusita, indartzea hobe

Arraun denboraldia hasi da, jaitsierekin bada ere, eta Euskotren ligako talde guztiak mugitu dira merkatuan, Tiran izan ezik. Hibaikak eta Oriok egin dituzte aldaketa gehien.

Hibaikako trainerua, iazko Zarauzko Ikurrinean. GORKA RUBIO / FOKU
Hibaikako trainerua, iazko Zarauzko Ikurrinean. GORKA RUBIO / FOKU
Beñat Mujika Telleria.
2024ko martxoaren 8a
05:20
Entzun

Neguko lanak atzean utzi, eta uretan dira jada traineruak. Uda ez dago urruti, eta ordurako prestaketetan dihardute Euskotren ligako zortzi klubek. Sasoi batetik bestera taldea ontzen ahalegintzen dira bulegoetan, eta aurten ere hala izan da. Hibaikak eta Oriok egin dituzte aldaketa gehien. Errenteriako (Gipuzkoa) taldean 11 arraunlarik utzi dute. Oriokoan (Gipuzkoa), berriz, bederatzik. Bestalde, nabarmentzekoa da aurten zenbat patroi aldatuko diren. Errelebo garaia iritsi da Orion eta Tolosaldean, Nadeth Agirrek eta Izaro Lestayok arrauna uztea erabaki baitute. Hibaikan ere aldaketen garaia da. Bi patroiek utzi dute taldea. Zuriñe Alberdik arrauna uztea erabaki du, eta Natalia Tubiok, Errenteria utzi, eta etxerako bidea hartu du, Cabora joateko.

Euskotren ligako aldaketak

Uda atarian argitaratuko dituzte aurtengo denboraldiko zerrenda ofizialak.

Arraun lagunak

Joan direnak: Joana Halsouet, Garazi Lasarte eta Eli Pescador.

Iritsi direnak: Amaia Eguren, Maria de Frutos, Naiara Martin, Irene Iguain (Donostiarra), Ane Villagarcia, Ainhoa Basagoiti eta Nahia Goenaga.

Cabo

Joan direnak: Veronica Abalo, Mar Hermo, Agurtzane Laiño, Nicole Maroño, Judit Maroño, Patricia Silva, Noemi Vieites.

Iritsi direnak: Natalia Tubio (Hibaika), Laura Martinez, Ainhoa Patiño, Alba Perez, Aranzazu Etxebarrieta, Fatima Bures, Maria Garcia eta Lucia España.

Donostiarra

Joan direnak: Uxue Alberdi, Nahikari Artano, Libe Goñi, Irene Iguain (Arraun Lagunak), Ondiz Lekubarri, Irati Merkader.

Iritsi direnak: Irati Gaztelumendi, Naroa Urkola, Uxue Urra (Orio), Iris Simon eta Nicole Maroño.

Hibaika

Joan direnak: Jone Pastor (Tolosaldea), Claudia Armora (Orio), Maddi Insausti, Lisa Mancebo, Itsaso Murcia, Judith Llanes, Laia Urretabizkaia, Garazi Arabiotorre, Ihintz Larrañaga, Zuriñe Alberdi eta Natalia Tubio (Cabo).

Iritsi direnak: Maddi Iriarte, Maddi Retegi eta Elene Telletxea.

Hondarribia

Joan direnak: Helene Sagarzazu, Ane Azpiroz, Nerea Itxaso, Irati Gaztelumendi eta Jasone Mitxelena.

Iritsi direnak: Ane Gogorza, Zuberoa Egurrola, Nahia Graziet, Lise Elkano, Desiree Alonso eta Jone Ugarte.

Orio

Joan direnak: Nadeth Agirre, June Aranbarri, Maialen Aizpuru, Uxue Urra (Donostiarra), Noa Viaño, Helena Merino, Maddi Alkain, Leyre Garate eta Marina Cosci.

Iritsi direnak: Maider Etxaniz, Claudia Armora (Hibaika), Amaia Galdos, Udane Hoyos eta Nagore Iturralde.

Tiran

Joan direnak: Ez du inork utzi.

Iritsi direnak: Ez da inor iritsi.

Tolosaldea

Joan direnak: Izaro Lestayo, Uxue Zurriarain eta Eider Zubeldia.

Iritsi direnak: Laiene Izagirre, Uxune Urkia eta Jone Pastor (Hibaika).

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.