Gabi Larrinaga. San Pedroko entrenatzailea

«Iazko maila bera emateko gai gara»

San Pedroko trainerua, iaz, Pasai San Pedron, Kofradien Banderan. JUAN CARLOS RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Aitor Manterola Garate.
2011ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Bigarren denboraldia du aurtengoa entrenatzaile lanetan Gabi Larrinagak (Donostia, 1975). Iaz, hasiera ona eman zion, eta aurten ere asmo berarekin dabil, baina zuhurtziaz mintzo da.

Zer emango du San Pedrok aurten?

Ahal duena.

Ahal duen horren barruan, zein dituzue aurreiskupenak?

Ligan mantentzea da gure helburua. Besteak nola ibiliko diren ez dakigu, eta ez dago norberaren esku. Besteak gehiago badira, ez dago ezer esaterik.

Zenbat ibiliko direla uste duzu zuen gainetik?

Urdaibai, San Juan eta Astillero goian ibiliko direla uste dut, eta beste guztiak azken bi postuetatik ihes egiteko borrokan.

Hainbeste ontzi ibiliko al zarete ez jaisteko lehian?

Besteak nola dabiltzan ez dakit ondo, baina lehia handia izango delakoan nago.

Aurreko denboraldiaren hasieran zuhurtziaren mezua izan zen zuena, eta aurten ere antzeko hitzak ari zarete erabiltzen. Gero, maila ona eman zenuten, eta aurten ere iazkoa errepikatzeko moduan al zaudete?

Iazko maila emateko gaitasuna daukagu, eta horretan saiatuko gara. Baina besteek ere zu baino gehiago hobetzen badute, zurea ez da goranzko bidea izango. Azken urteetan asko igo da ligako ontzien maila. 2000 urteko maila eta aurtengoa ez da bera, eta horren neurria ematen du honek: azken sailkatuaren maila gero eta hobea da.

Iazko taldetik hutsuneak dituzue, eta harrobiko gazteek bete dituzte zulo horiek. Gazteei lehen urtean emaitzak eska al dakizkieke?

Gazte askorentzat lehen urtea izango da San Miguel ligan, eta ezin zaie dena eskatu, denbora behar dute. Dena dela, oso gustura nago beraien lanarekin.

Iaz oso talde erregularra izan zineten, gorabehera gutxi izan zenuten. Aurtengo helburu nagusia erregulartasun hura berriz lortzea al da?

Bai, liga batean oso garrantzitsua da hori. Badakigu momentu onak eta txarrak izango ditugula, baina gorabehera horiek ahalik eta txikienak izatea lortu behar dugu.

Joan zen denboraldian postu onak lortu izan zenituzten. Errepikatzeko gai al zarete?

Saiatuko gara, ea horretarako aukerarik edukitzen dugun.

Liga aparte utzita, iaz Kontxako Banderan gutxigatik sartu ez izanaren arantza atera nahiko duzue, ezta?

Bai. Ligak jarriko gaitu gure lekuan, eta ikusten badugu aukera dugula Kontxan sartzeko, denboraldiko plangintzan aldaketa txikiak egingo ditugu.

Taldean izaniko aldaketen eraginez, koadrillaren ezaugarriak ere aldatu egin al dira?

Indarraren aldetik antzeko taldea da, adinez gazteagoa, eta, helduak eta zaharrak nahastuz, ea gai garen iazko maila bera emateko aurten ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.