Ia mila emakumezkok eman dute jada izena Lilatoi birtualean parte hartzeko
ATLETISMOA. Lilatoiko antolatzaileak pozik daude, izena emateko epea ireki eta bi astera ia mila emakumek eman baitute izena. Osasun egoerak behartuta, lasterketa birtuala izango da, eta martxoaren 5etik 8ra egin ahal izango da, Rockthespor Virtual aplikazioaren bidez. Bezpera arte eman daiteke izena, www.lilatoia.eus webgunean edo Emakumeen Etxean, lau euro ordainduta. Bost kilometro ditu ibilbideak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu