Reala 0-0 Betis

Hutsean berdindu dute Realak eta Betisek

Hiru gol baliogabetu dizkiete txuri-urdinei, eta bisitariek ere gol aukera ugari izan dituzte. Aitor Zabaleta omendu dute partida aurretik.

ESPAÑA FÚTBOL LALIGA
Aitor Zabaletaren senideak, Realak egin dien oparia jasotzen, gaur, Anoetan.
2023ko abenduaren 17a
20:00
Entzun

Golik ez da izan gaur Anoetan, baina ikuskizun ederra eman dute Realak eta Betisek. Neurketa irekia jokatu dute bi taldeek, ausartak izan dira bien proposamenak, eta gol aukerak ugariak izan dira bi aldeetan. Realari hiru gol baliogabetu dizkiote, eta Zubimendik zutoinera bidali du jaurtiketa bat, baina Betisek ere behartu du Remiro lan egitera. Azkenean, ordea, ez du inork asmatu.

Realaren hamaikakoan Andre Silva izan da berrikuntza nagusia. Portugaldarrak neurketa ona jokatu du, eta erakutsi du zertarako gai den. Aurrelari petoa da; bi gol sartu ditu, baina jokoz kanpo zegoen bietan. Gainontzean, hegaletatik egin dute min txuri-urdinek. Traore eta Tierney etengabe ibili dira gora eta behera, eta Kubok ere sortu du arriskua. Lehen zatian, bisitarien aukerarik argiena Ayozek izan du, baina zutoinean jo du haren jaurtiketak. Zoragarria izan da Iscok egin dion pasea.

Bigarren zatian beste gol bat baliogabetu diote Realari; kasu horretan, Umar Sadiqi, eta Oiartzabalek zutoinera bidali du falta jaurtiketa bat. Gola gertu ikusten zuten zaleek, baina Betisena ere ez zen urruti; Assane Diaoren abiadura baliatu dute min egiteko.

Sailkapen nagusian seigarren postuan da Reala, 30 punturekin. Partidaren aurretik, Aitor Zabaletaren hilketaren urteurrenaren inguruko zenbait ekitaldi egin ditu Realak, eta haren oroimenezko mosaiko bat ere marraztu dute zaleek harmailetan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.