Athleticek eta Leganesek hutsean berdindu dute

Aukera bikaina zuen Athleticek Espainiako Ligan duen joera ona berresteko, baina puntu batekin konformatu beharko du.

Alex Berenguer, gaurko partidan. ARITZ LOIOLA / FOKU
Alex Berenguer, gaurko partidan. ARITZ LOIOLA / FOKU
2025eko urtarrilaren 26a
20:55
Entzun 00:00:0000:00:00

Urtea hasi zenetik gaur arteko partidei etekin handirik atera ez dien arren, Espainiako Ligan Athletic ez dago kexatzeko: garaipenak kateatzen ari dira zuri-gorriak, tartean Alavesen aurka berdinduta, eta gaur heldu da bigarrena garaipena, etxean: Leganesen kontra berdindu du Athleticek. Hamabigarren aldiz jarraian ez dute partidarik galdu ligan, behintzat. Horrela lortu dute oraingoz hirugarren postuan sailkatzea, gaur gaueko Bartzelonaren eta Valentziaren arteko partida gorabehera betiere.

Vivianek eta Berenguerrek aukera bana izan dute gola sartzeko, baina ezerezean geratu dira. Beste hainbeste Leganesek. Atea ukitu dute bi aldiz; lehendabizi, De la Fuenteren burukoak zutoina jo du, eta, ondoren, Munirren areatik kanpoko jaurtiketak, langa. Markagailua, ordea, bere horretan geratu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.