PILOTA. Aspeko bi bikote eta Baikoko beste bi ariko dira binakakoaren finalerdietako ligaxkan. Bi enpresa horietako bikoteak elkarren aurka ariko dira lehen jardunaldian. Erik Jakak eta Jose Javier Zabaletak, eta Joseba Ezkurdiak eta Julen Martijak jokatuko dute lehen partida, etzi, Iruñean. Lehen eta bigarren izan ziren aurreneko ligaxkan, hurrenez hurren, eta, horri esker, ez dute atarikorik jokatu. Lehen ligaxkan, bitan aritu ziren elkarren kontra, eta bikote bakoitzak garaipen bana lortu zuen: 22-20 irabazi zuten Jaka-Zabaletak lehenbizi, eta 22-19 Ezkurdia-Martijak gero.
Bi bikoteek pilotak aukeratu zituzten atzo, eta konforme azaldu ziren. Lau pilotariek nabarmendu zuten ligaxkan gertatutakoak ez duela ezertarako balio, orduan huts egiteko tartea baitzegoen, partida asko jokatuko baitzituzten. Orain, aldiz, hiru lehia besterik ez dira, eta laurek ohartarazi zuten «huts egiteko tarte txikia» dagoela.
Endika Uriondo Gizaburuagako (Bizkaia) 23 urteko atzelariak Baikorekin egingo du debuta apirilaren 26an, Bilbon, Miribillan.
«Huts egiteko tarte txikiaz» ohartarazi dute

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu