Futbola

Hungaria, Islandia eta Portugal aurrera

Hungariak eta Portugalek 3-3 berdindu dute F multzoko azken jardunaldian, eta Islandiak, azken minutuan, 2-1 irabazi dio Austriari. Eurokopatik kanpo gelditu da Austria.

unai zubeldia
2016ko ekainaren 22a
20:24
Entzun

Tentsioz betetakoa izan da Eurokopako F multzoko azken jardunaldia. Hungaria, Islandia, Portugal eta Austria, lau selekzioak bizi-bizirik iritsi dira azken partidara, eta eroak izan dira bi partidak. Portugalek irabazi beharra zeukan multzoko lehen postua lortzeko, baina Hungaria hiru aldiz jarri da aurretik, Gera (19. min.) eta Dzsudzsaren (47. eta 55. min.) golekin. Kinka larrian egon da Portugal, baina Nanik lehenengo (43. min.) eta Cristiano Ronaldok gero (50. eta 62. min.).

Hirunako berdinketarekin, azken unera arte multzoko bigarren postua bere eginda ibili da Portugal, baina Islandiak 94. minutuan sartu du 2-1ekoa, Austriaren aurka, Traustasonen eskutik, eta bigarren postua berreskuratu du. Aurretik, Gunnarssonek sartu du 1-0ekoa (18. min.) eta . Schopfek 1-1ekoa (60. min.).

Emaitza horiekin, ondorengoak dira zehaztuta dauden final-zortzirenetako kanporaketak: Suitza-Polonia, Kroazia-Portugal, Alemania-Eslovakia, Italia-Espainia eta Ingalaterra-Islandia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.