Saskibaloia

Howardek kontratua berritu du Baskoniarekin 2026ra arte

Jokalari estatubatuarrak eta Gasteizko taldeak beste bi denboraldiz luzatu dute kontratua. Baskoniak bere jokalaririk erabakigarriena lotzea lortu du.

Markus Howard, Breoganen aurkako partidan barneratze bat egiten. PEDRO ELISEO / EFE
pettan uralde
2023ko urriaren 4a
13:07
Entzun

Klubak eta jokalariak lortu duten akordioaren arabera, soldata nabarmen igoko da kanpaina honetan bertan, eta, are gehiago, hurrengo bietan. AEBetako jokalaria Europa ligan gehien irabazten dutenen artean kokatuko da. Baskoniak Europako saskiratzailerik onenetako baten eskubideak bermatzen ditu, nahiz eta sinatu zen bi urteko lehen kontratuan ez zegoen irteera klausula bat ezarri den oraingoan.

Joan den denboraldian, Howard ACB Llgako boskoterik onena izendatu zuten, jokatu zituen 32 partidatan 16,5 puntu lortu baitzituen. Gainera, hiruko jaurtiketetan saskiratutakoen %42,4, bikain batekin. Denboraldiko saskiratzailerik onenetan hirugarrena izan zen, eta inork ez zuen berak baino gehiago sartu kanpoaldetik. Europa ligan 33 partida jokatu zituen, 14,2 puntu batez beste eta %36,5 hirukoetan.

Hiriarekin lotura berezia duen jokalari da Howard, eta horrela adierazi du akordioa sinatu ondoren. «Zaleak maite ditut, eta arrazoi asko ditut leku honi etxea deitzeko». New Jerseyn jaiotako jokalariak eta Baskoniako taldeak akordio bat lortu dute, azken urteetako jokalaririk ikusgarrienetako bat datozen hiru denboraldietan ere gorri-urdinez jantz dadin. Hasiera-hasieratik harmailarekin konektatu eta Buesa Arena osoa zutik jarri zuen Markus Howardek, bada, zaleak maitemintzen jarraituko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.