Hondarribiak eta Arkotek buruan segitzen dute

2022ko ekainaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ARRAUNA. Igandeko bi estropadek ez dute KAE 1 ligako eta ETE ligako sailkapen buruetako itxura aldatu. Arkotek eta Hondarribiak jarraitzen dute aurretik. Modurik onenean berretsi zituzten, gainera, lehen postuak: Zumaian jokatu zen estropadan bandera bana irabaziz.

Plentziako ontziak branka erakutsi zien beste 11 taldeei bigarrenez jarraian. Ez du beste garailerik oraingoz gizonezkoen arraunaren bigarren ligak. Azkeneko txandan azkarrena izan zen, eta bost segundora utzi zuen San Pedro txandakidea. Hirugarren Pedreña izan zen, bigarren txandako irabazlea, 22 segundora.

Emakumezkoen bigarren ligako estropadan, Hondarribiak azkeneko txandatik menderatu zuen hirugarren jardunaldiko jarduna. Lau txandakideak atzean utzita gurutzatu zuen helmuga, nahiz eta lanerdietan bigarren izan zen etxeko traineruaren atzetik. Bigarren eta azken luzean eman zuen kolpea Hondarribiak. Hibaika izan zen bigarren, hiru segundora, eta Zumaia hirugarren, zazpira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.