Hondarribia-Irunek gaur argituko du zein mailatan jokatuko duen

Imanol Magro Eizmendi.
Donostia
2013ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
Hondarribia-Irunek bere etorkizunaren berri emango du gaur. Taldeko zuzendaritzak prentsaurrekora deitu du, eta orduan jakingo azkenean Lehen Mailan jokatzea lortu duen ala ez. Taldeak atzo arte zeukan 70.000 euroko bermea jartzeko, eta gaur jakingo da dirua garaiz iritsi zen edo ez. Zaila da ezer aurreratzea, baina herenegun Espainiako hedabide batzuek Hondarribia-Irunek ezingo duela jokatu zabaldu zuten. Agerkari digital horien arabera, taldeak bermea ordaintzeko epea abuztuaren 7ra arte luzatzen saiatu zen, baina federazioak entzungor egin zion.

Hondarribia-Irunek lehen mailan jokatzen badu —hamargarren denboraldia jarraian— hamahiru taldeko liga izango da, eta, bestela, hamabikoa; ez da ordezkorik egongo. Tartean, bi euskal talde egongo dira, Ibaizabal eta EHU. Obenasak tokiari muzin egin behar izan zion bermea ezin izan zuelako ordaindu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.