Zapore gazi-gozoa utzi zuen atzoko 14. jardunaldiak euskal taldeen inguruan. Obenasak asko sufritu zuen Eivissaren kantxan irabazi ahal izateko, baina azken txanpa ona jokatuta, 50-56 nagusitu zen. Zalantzarik gabe, merezita. Hondarribia-Irunek, ordea, ezin izan zuen ezustekorik eman Kanaria Handian, eta 67-59 galdu zuen. Partida oso orekatua izan zen, lehia estua jokatu zuten bi taldeek, baina gipuzkoarrek nekea nabaritu zuten bukaeran.
Obenasa eta Hondarribia-Irun estu dabiltza sailkapen nagusian, baina atzoko garaipenak arnasa eman dio Iruñeko taldeari. Lau garaipenekin ipini da, eta pare bat postu gora egitea lortu du. Hurrengo neurketa, halere, ez du batere samurra izango, Zaragoza bigarren sailkatuaren aurka. Larri dagoena Hondarribia-Irun da, azken aurreko postuan baitago. Datorren astean Burgos hartuko du.
Hondarribia-Irunek galdu egin du; Obenasak, irabazi
Gipuzkoarrek ezin izan dute irabazi Kanaria Handian (67-59), eta nafarrak 50-56 gailendu dira Eivissaren kantxan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu