Hondarribiak irabazi zuen larunbatean Nojako Bandera (Kantabria). Gipuzkoarren atzetik, bigarren, Urdaibai izan zen, hiru segundora eta Orio hirugarren, bostera. Eguneko galtzaile handiena Kaiku izan zen, hamargarren.
Hondarribiak aurreneko postua sendotu du sailkapen orokorrean, 150 punturekin. Bigarren Orio da, 147 punturekin. Kaiku da hirugarren sailkatua, 125 punturekin.
1. Hondarribia 19.31,96
2. Urdaibai 3,22ra
3. Orio 5,80ra
4. San Juan 10era
5. Cabo 14,40ra
6. Portugalete 16,28ra
7. Tiran 18,28ra
8. Astillero 29,04ra
9. Zierbena 29,90era
10 Kaiku 30,76ra
11. San Pedro 34,24ra
12. Pedreña 1.00,76ra