Elezkano II.a-Martija 9-22 Jaka-Mariezkurrena II.a

Hirutik hiru Jaka-Mariezkurrenarentzat

Aise irabazi diete Elezkano II.a-Martijari (9-22). Jakak 16 tanto egin ditu.

Aritz Loiola / Foku
Erik Jaka, gaur, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
2023ko abenduaren 10a
20:30
Entzun

Indartsu dabiltza Erik Jaka eta Jon Mariezkurrena. Hiru partida jokatu dituzte Binakako Txapelketan, eta hirurak irabazi. Irudi bikaina ematen ari dira: gaur bederatzi tantoan utzi dituzte Danel Elezkano eta Julen Martija (9-22), eta begi bistakoa da lekua merezi dutela txapela janzteko hautagai nagusien artean. Mariezkurrena bolada bikainean dago, eta nagusitu egiten da atzean; Jakak, berriz, aise amaitzen ditu tantoak. 16 egin ditu Bizkaia pilotalekuan.

Gorriak 3-0 irabazten hasi dira Elezkanoren jokaldi on batzuei esker. Hortik aurrera, ordea, bikote bakarra aritu da kantxan. Mariezkurrenak atzean sartuarazi du Martija, bidea erraztu dio Jakari, eta Lizartzako aurrelaria nahieran ibili da. Mota guztietako erremateak egin ditu ezer gutxi egin zezakeen Elezkanoren parean. Egin dituen 16 tantoetatik zortzi ezker gantxoa baliatuta amaitu ditu.

Elordi-Rezustarekin batera, Jaka-Mariezkurrena da norgehiagoka guztiak irabazi dituen bikote bakarra. Irabazleen bolada bikainaren aurkakoa da galtzaileen bolada eskasa. Jokin Altunaren ordez ari da Elezkano, eta emaitzak ez dira onak izaten ari. Bi partida 22-9 galdu dituzte, eta beste bat 22-8. Lehen postuetatik gehiegi urrundu nahi ez badute, laster hasi beharko dute irabazten.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.