Amaitu da Giroa, eta Anna Van der Breggen (Boels Dolmans) da aurtengoirabazlea. Herbeheretako txirrindulariak hirugarrenez lortu da lasterketa irabaztea, ostiralean elastiko arrosa jantzi eta gero.2015ean eta 2017an ere bera gailendu zen. Ane Santestebanek (WNT) zazpigarren amaitu du lasterketa, Van der Breggenengandik 6.31ra.
Annemiek Van Vleuten (Mitchelton) zen lasterketa irabazteko hautagai nagusia, baina ostegunean utzi behar izan zuen, eroriko batean eskumuturrean min hartu eta gero. Hala, azken bi etapetan lehia egon da goiko postuetan. Onena Van der Breggen izan da. Boels Dolmanseko txirrindulariak 1.14ko aldea atera dio sailkapen nagusian Katarzyna Niewiadomari (Canyon), eta 2.20koa Elisa Longori (Trek).
Atzoko etapa Evita Muzicek (FDJ) irabazi zuen. Helmugarako kilometro gutxi falta zirela, Motta Montecorvinon gora, erasoa jo zuen, eta ahaleginak saria izan zuen. Atzetik iritsi ziren Niamh Fisher (Paule) eta Juliette Labous, denbora berdinera.
Egindako Giroarekin asebeteta amaitu du Ane Santestebanek. Errenteriako txirrindulariak pedal kolpe ona erakutsi du, eta onenen artean izan da horri esker. Lehen hamarren artean sailkatzea zen haren helburua, eta aise lortu du.
Bestalde, atzo amaitu zen Luxenburgoko itzulia. Atzoko etapa Andreas Kronek (Riwal) irabazi zuen, eta lasterketa Diego Ulissik. Hala, Tadej Pogacarrek Tourrean emandako erakustaldiarekin batera, UAE taldearentzat eguna biribildu zuen. Atzoko etapa esprintean erabaki zen, eta Ulissiren taldeak lasaitasunez kontrolatu ahal izan zuen etapa.
Italiako Giroa
Hirugarrenez irabazi du Giroa Van der Breggenek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu