Hiru domina Peñak, Lazkanok eta Riverok

2022ko abuztuaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
PIRAGUISMOA. Iñigo Peñak eta Begoña Lazkanok domina bana eskuratu zuten atzo Europako Txapelketan, Munichen (Alemania). Beste bat irabazi zuen gero Higinio Riverok maila egokituan, zilarrezkoa. Peñak K4an lortu zuen, 1.000 metroko proban, Alemaniako ontziaren atzetik eta Hungariakoaren aurretik. Lazkanok, aldiz, brontzea lortu du distantzia berean, baina K2an, Hungariaren eta Poloniaren atzetik. Riverok 200 metroan egin zuen bigarren VL 2 modalitatean; aurretik sartu zitzaion Tamas Juhasz hungariarra, eta hirugarren Norberto Mourao portugaldarra izan zen.

Peñak hiru garaipen dauzka munduko kopetan, urre bat Europako Txapelketan, eta bi zilar Munduko Txapelketan. Gainera, Olinpiar Jokoetan bosgarren eta seigarren egindakoa ere bada. Lazkanok bigarren zilarrezko domina du Europako txapelketan, eta Munduko Kopan urrezko bat, zilarrezko bat eta bi brontzezko ditu. Riverok laugarren egin zuen iaz, Tokion, eta bigarren Europako Txapelketan. Aurten, laugarren izan da Munduko Kopan, eta, aurretik, bigarren eta hirugarren ere bai.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.