saskibaloia

Hervelle, Bizkaia Bilbao Basketera utzita

2010eko urtarrilaren 4a
16:59
Entzun
Axel Hervelle Real Madrileko pibotak (Belgika, 2,05 metro, 26 urte) Bizkaia Bilbao Basket taldean jokatuko du denboraldi hau amaitu artean, utzita, gaur jakinarazi dutenez.

2004-2005etik dago Real Madrilen. Sasoi honetan Ettore Messina entrenatzaileak apenas erabili duen Hervelle, honek ACB Ligako zazpi partidatan baino ez duelako jokatu. Jerome Moisoren lekua hartuko du Bilboko taldean.

ACBn azkenaurreko postuan dago Bizkaia Bilbao Basket (lau partida irabazi ditu, hamabi galdu).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.