Herrera eta De Marcos ez dira ariko Bernabeun
ATHLETIC. Marcelo Bielsak zelai erdia aldatu beharko du ia goitik behera larunbatean Bernabeun Real Madrilen aurka jokatzeko. Izan ere, ez Ander Herrera, ez Oscar de Marcos ez dira ariko, biek partida bateko zigorra bete beharko baitute. Herrerari txartel gorria atera zion epaileak herenegun, eta De Marcosi bosgarren txartel horia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu