Hernanik azkeneko unean galdu du Complutenseren aurka (20-21)
ERRUGBIA. Zailena egin zuen atzo Hernanik Complutenseren aurkako partidan, Ohorezko Mailako bigarren jardunaldian: partida amaitzeko bost minutu falta zirela, aurretik jarri zen (20-18), baina, hiru minutu geratzen zirenean akaberarako, espainiarrek zigor kolpe batekin garaipena kendu zioten (20-21). Bi partidak galdu ditu Hernanik, eta puntu bakarra du. Ordizia gaur ariko da, Alcobendasen (12:30).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu