Hegoafrika hirugarrenez munduko txapeldun, Ingalaterrari irabazita (32-12)

ERRUGBIA. Hegoafrikak 32-12 irabazi zion atzo Ingalaterrari, Yokohaman (Japonia), eta hirugarren aldiz izan da munduko txapeldun. Hegoafrikak final taktikoa saiatu zuen, eta primeran aritu zen aurkariaren hutsak eragiten. Atsedenaldirako 12-6 zen aurretik, eta ondo kudeatu zuen aldea zigor kolpeei esker (18-12, 59. min). Makazole Mapimpik erabaki zuen finala entsegu eder batekin (66. min).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu