Hautagaien torneoa hasiko da gaur, Berlinen

2018ko martxoaren 10a
00:00
Entzun
XAKEA. Gaurtik hilaren 28ra jokatuko da Berlinen Hautagaien Torneoa. Azken urteetako lehiatuenetakoa izango da. Ez dago faborito argirik, eta ia edozeinek irabaz dezake azaroan Londresen, Munduko Txapelketako finalean, Magnus Carlsenen aurka jokatzeko aukera. Hain dago parekatua Berlingo torneoa, txapeldunari berari kosta egingo zitzaiola irabaztea.

Martxoko rankinga aintzat hartuta, faboritoa Mamediarov Xakhrijar da (2.809 elo puntu). Munduko bigarrena da, eta bikain aritu zen iaz. Hala ere, ziur hura estu hartuko dutela Vladimir Kramnikek (2.800), Wesley Sok (2.799), Levon Aronianek (2.794), Fabiano Caruanak (2.784), Ding Lirenek (2.769), Alexander Grixukek (2784) eta Sergei Karjakinek (2.763). Eskarmentua erabakigarria izango da, eta horretan Aronianek, Karjakinek eta Kramnikek abantaila daukate. Karjakinek elorik baxuena dauka, baina Carlsenen kontra jokatu zuen azken finala. Aronianek eta Kramnikek urte asko daramatzate elitean, eta hobeto kudeatzen dituzte nerbioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.