Hasi dute denboraldi-aurrea

Athleticek eta Realak entrenatzeari ekin diote berriro; zuri-gorriek abuztuaren 2an dute lehen partida ofiziala, Europa LigakoaAduriz, Ismael Lopez eta 'Chory' Castro izan dira bi taldeetan fitxatu berri bakarrak

Athleticeko jokalariak, korrika, atzo, Lezaman, denboraldi-aurreko lehen entrenamendu saioan. MONIKA DEL VALLE / ARGAZKI PRESS.
Donostia
2012ko uztailaren 3a
00:00
Entzun
Lanean hasidira berriro Athletic eta Reala. Atzo ekin zioten denboraldi-aurreari, abuztuaren 18 edo 19an hasiko den liga prestatzeko. Zuri-gorriek, dena den, lehenago hasiko dute sasoi berria; abuztuaren 2an jokatuko dute Europa Ligako lehen partida.

Athleticek goizean hasi zituen entrenamenduak. Han izan ziren bi fitxatu berriak, Aritz Aduriz eta Ismael Lopez, eta baita iaz beste talde batzuetan utzitaaritutakoak ere: Pablo Orbaiz, Ustaritz Aldekoaotalora, Mikel Balenziaga eta Galder Cerrajeria.

Falta zirenak, berriz, Javi Martinez eta Fernando Llorente izan ziren, Eurokopa jokatu berri baitute. Gainera, Londresko Olinpiar Jokoetan aritzeko hauta dezakete Javi Martinez, baita Iker Muniain, Ander Herrera, Oscar de Marcos, Mikel San Joseeta Ander Iturraspe ere.

Taldea utzi duten jokalariak ere ez ziren izan: Koikili Lertxundi, Igor Gabilondo, Aitor Ocio eta Iñigo Diaz de Zerio. Aurrelari donostiarrak bere kontratua eten du talde zuri-gorriarekin, eta Mirandesen jokatuko du datorren denboraldian.

Hilabeteko epea du Marcelo Bielsaren taldeak prestatzeko. Abuztuaren 2an hasiko du sasoi berria, Europa Ligako lehen kanporaketan. Egun horretan jokatuko du joaneko partida, eta itzulikoa, berriz, 9an. Aurkaria nor izango den uztailaren 20an jakingo dute.

Bitartean, zenbait lagunarteko jokatuko dituzte zuri-gorriek. Casablancan (Maroko) izango dute lehena, hilaren 17an, Raja Casablanca taldearen aurka. Gero, txapelketa bat jokatuko dute Wrocklawen (Polonia), Eindhovengo PSV, Slask Wrocklaw eta Benficarekin batera. Hilaren 21ean eta 22an izango da txapelketa.

Europa Ligako kanporaketen zailtasuna nabarmendu zuen Andoni Iraolak lehen egunean: «Beti kostatu zaigu aurrera egitea». Horregatik, «pausoz pauso» joan behar dutela esan zuen. Bestalde, pozik agertu zen Aduriz eta Ismael Lopez fitxatuarekin: «Jokalari onak dira. Azkar egokituko dira».

Reala, denbora gehiagorekin

Realak arratsaldean ekin zion entrenatzeari. Talde txuri-urdinak geroago hasiko du sasoi berria, abuztuaren 18 edo 19an izango baitu estreinako partida, ligan.

Lehen saio horretan, Philippe Montanierren aginduetara izan ziren Chory Castro, taldean fitxatu berri bakarra, baita Javi Ros eta Ruben Pardo ere, Mikel Aranbururen hutsa betetzeko lehen taldera igo dituenak. Vadim Demidov, Antoine Griezmann eta Claudio Bravo, ordea, astebete geroago hasiko dira lanean, selekzioekin aritu baitira.

Xabi Prietok baikor begiratzen dio denboraldi berriari. Aurrerapauso bat emateko aukera ikusten du: «Talde ona dugu, helburu polit bat lortzeko adinakoa». Gainera, kapitaina izateaz «harro»dagoela adierazi zuen.

Jokin Aperribai presidenteak azaldu duenez, ez da aldaketa askorik izango. Carlos Vela izan daiteke bakarretakoa, baina Arsenalekin akordioa lortzea zail izango dela dirudi.

Prestaketarako, lagunarteko batzuk baieztatu ditu Realak. Atzo aurkeztu zuten lehena, Hendaiako Les Englatins taldearen aurkakoa. Hilaren 13an izango da Hendaian bertan, Lapurdiko taldearen mendeurrena ospatzeko. Gainera, Italian egonaldia egingo du Realak, abuztuaren 2tik12ra. Egun horietan lau partida jokatuko ditu, Verona eta Parmaren aurka, besteak beste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.