Olinpismoa

Hasi dira Neguko Paralinpiar Jokoak Pekinen

Martxoaren 13ra bitarte, sei kirol izango dira jokoan. Nazioarteko Paralinpiar Batzordeak debekatu egin die Errusiari eta Bielorrusiari parte hartzea. Ez da euskal kirolaririk ariko.

jarraia210376.jpg
Aitor Manterola Garate.
2022ko martxoaren 4a
15:35
Entzun

Neguko Paralinpiar Jokoak dituzte orain Pekinen,historiako 24.ak, eta martxoaren 13ra bitarte ariko dira mundu osoko kirolariak. Baina ez parte hartu behar zuten guztiak. Izan ere, Nazioarteko Paralinpiar Batzordeak debekatu egin die Errusiari eta Bielorrusiari parte hartzea. 46 herrialde ariko dira, seiehun kirolari baino gehiago, eta, lehen aldiz, honako hauek: Israel, Panama eta Azerbaijan. Euskal Herriko kirolaririk ez da izango Txinako hiriburuan.

Sei kirol izango dira jokoan: mendi eskia, eski nordikoa, snowboarda, izotz hockeya eta curlinga. 78 urrezko domina jarriko dituzte jokoan: 39 gizonezkoen kasuan, 35 emakumezkoenean, eta lau mistoan.

Inaugurazio ekitaldiarekin eman zaie hasiera Jokoei, ohikoa den moduan. Agintarien hitzaldietan, Ukrainako egoera izan da ahotan, eta ikusleek herrialde horretako ordezkaritzari egin dizkiote txalorik beroenak.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.