Bengoetxea VI.a edo Idoate. Bietako bat finalerdien ate-atean geratuko da gaur, jokatutako bi partidak irabazita. Lau t'erdiko txapelketa berotzen ari da, eta gaur-biharretan asko argituko da egoera. Eibarko Astelenan banatuko da lehen txartela (17:00, ETB1). Bigarren multzo horretan bihar jokatuko dute elkarren aurka lehen jardunaldiko bi galtzaileek: Saralegik eta Arretxe II.ak. Tolosako Beotibarren galtzaile denak zeregin gutxi izango du jada finalerdietarako bidean (16:30, ETB1). Amezketarrak 22-8 galdu zuen Bengoetxea VI.aren aurka, eta tanto aldea, dagoeneko, erabat okertuta dauka. Arretxe II.ak 22-21 galdu zuen Idoateren aurka.
Eta, sailkapena argitzeko lan horretan, Saralegi-Arretxe II.a partidaren aurretik jokatuko dute Olaizola II.ak eta Ezkurdiak, Beotibarren bertan. Izterreko zaintiratuak eraginda, azken ordura arte zalantzan egon da goizuetarra, baina Tolosan izango da azkenean. Olaizola II.ak eroso hartu zuen mendean Martinez de Irujo (22-13), eta Ezkurdiak 22-19 Xala, partida handia jokatuta.
Hanka eta erdi finalerdietan izango du gaur Bengoetxea VI.ak edo Ezkurdiak
Joan den astean lehen jardunaldiko partidak irabazita, Eibarko Astelenan jokatuko dute gaur bi aurrelariek
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu