Hamiltonek 'pole'a lortu du, eta lehen postutik irtengo da Montmelon

Donostia
2014ko maiatzaren 11
00:00
Entzun
Lewis Hamilton (Mercedes) izan zen azkarrena atzo Espainiako Sari Nagusiko sailkatze proban, eta lehen postutik irtengo da gaur (14:00, Antena 3). Mercedes autoek arratsalde biribila izan zuten Montmelon (Katalunia). Izan ere, Nico Rosberg taldekideak denborarik onenetan bigarren egin zuen, eta britainiarraren albotik ekingo dio lasterketari. Daniel Ricciardok (RedBull) hirugarren amaitu zuen, Hamiltonengandik segundo batera.

Egungo txapeldun Sebastian Vettel (Red Bull), berriz, burua altxatu ezinik jarraitzen du. Herenegungo emaitza kaskarren ondoren, atzo arazo elektronikoak pilatu zitzaizkion. Sailkatze probako hirugarren txandan, alemaniarraren autoak matxura izan zuen, eta proba bertan behera utzi behar izan zuen. Hamargarren irtengo da. Fernando Alonso (Ferrari), bestalde, zazpigarren postutik irtengo da. Hamiltonek bi segundo aterazizkion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.