Ertzaintzak sekulako segurtasun dispositiboa antolatu du San Mamesen, baina ez du balio izan istiluak eragozteko. Polizia oldartu egin da Athleticen eta Erromaren arteko partidaren aurretik zein ostean, eta denera hamabi lagun atxilotu dituzte, Italiatik etorritako lau eta bertako zortzi. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, hamabost ertzain ere zauritu dituzte, eta bi segurtasun zaindari.
Ohar bidez jakinarazi dutenez, lehen istiluak 17:30ak inguruan hasi dira, Erromako zaleentzako sarreran. Hor zauritu dituzte bi segurtasun zaindariak, «gerrikoetako hebillak erabilita». Sei lagun partida aurretik atxiki dituzte, eta gero, sei.
Gaueko atxiloketak desordena publikoen ondorio izan dira. Zenbait lekukoren arabera, 21:20 aldera Ertzaintza oldartu egin da San Mames kanpoan pilatutako zaleak sakabanatzeko. Geroago, haiek zenbait edukiontzi gurutzatu dituzte Jose Maria Eskuza kalean. Bat edo beste erre ere egin dute.

Erromatik etorritako 2.000 zaleak estadio barruan zeuden oraindik. Partida amaitu eta ordu eta erdira utzi diete irteten, 22:00ak pasatxo zirela. Minutu batzuk geroago izan dira istilu batzuk Bilbo erdiguneko kaleetan.
Sareetan, zuri-gorrien jarraitzaile ugarik gaitzetsi dute Ertzaintzaren jokabidea, eta zale, familia eta haurren kontra istiluen aurkako materialarekin jo izana egotzi diete.
Vergonzosa la actuación de la Ertzaintza nada más terminar el partido del Athletic. Cargando contra aficionados, niños y familias con material antidisturbio, para despejar la explanada.
— Galder Agudo 🔻 (@Galder_Agudo) March 13, 2025
Bortizkeri hau soberan dago. Beste eredu polizial bat behar dogu. pic.twitter.com/T0nEwzLXXV