Matteo Trentin (Quick Step) izan zen azkarrena, atzo, Espainiako Vueltako laugarren etapako esprintean. Juan Jose Lobatori (Lotto Jumbo) eta Tom Van Asbroecki (Cannondale) aurre hartu zien azken metroetan. Sailkapen nagusian ez dago aldaketarik, eta Chris Froomek (Sky) segitzen du buruan.
Esprint itxura zuen atzoko profilak. Ez zen ezustekorik espero, eta bakoitzak bere eginbeharra ondo ikasita balu bezala, lehenengo hamar kilometroak egin orduko osatu zuten eguneko ihesaldia bost txirrindularik: Diego Rubio eta Nicolas Schultz (Caja Rural), Stephane Rossetto (Cofidis), Juan Osorio (Manzana Postobon) eta Johan Le Bonek (FDJ). Eguneko mendate bakarrean egin zuten aurrera Rossettoketa Rubiok. Iraun egin zuten, baina helmugarako zortzi kilometro falta zirela harrapatu zituzten.
Denak batu osteko erorikoek soilik hautsi zuten gidoia erori egin ziren Wilco Kelderman (Sunweb), Domenico Pozzovivo (Ag2r) eta Dani Moreno (Movistar), eta azken biek denbora galdu zuten. Ohikoa den gisan, azken kilometroak ziztu bizian egin zituzten, eta Quick Stepen itzulihasiera bikaina biribildu zuen Trentinek. Orain arteko etapetan, gutxienez bigarren postua eskuratu dute.
Bestalde, gaurko etapa menditsua da. Denera, bost mendate puntuagarri izango dira: Las Palmasko basamortua 2. mailakoa: 7,8 kilometro eta %4,8ko pendiza, Cabanes3. mailakoa: 7,3eta %4,4,Bandereta 2. mailakoa: 4,6 eta % 7,6, Serratella 2. mailakoa: 13,2eta %3,7. Oso gogorra izan ez arren, azken mendatea erabakigarria izango da ziurrenik. Txirrindulariak Alcossebreko Santa Luzia Ermitara igoko dira 3,4 eta %4,2.
Guztiek zekiten gidoia
Trentin izan da garaile Vueltako laugarren etapan. Lobato izan da bigarren, eta Van Asbroeck hirugarren. Froomek jarraitzen du lider
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu