Guztiak atzean utzi ditu

Alexei Lutsenkok irabazi du Vueltako bosgarren etapa. Hamazazpi laguneko ihesaldian indartsuena izan da, eta bakarrik helmugaratu da. Tarteak izan dira faboritoen artean

Guztiak atzean utzi ditu.
Gorka Intxausti Aranguren.
2017ko abuztuaren 24a
00:00
Entzun
Alexei Lutsenko (Astana) nagusitu zen atzo Espainiako Vueltako bosgarren etapan. Eguneko ihesaldia helmugaraino iristea lortu zuen txirrindulari gazteak. Itzuli handi bateko lehen garaipena du. Sailkapen nagusian, Chris Froome (Sky) da lider oraindik. Faboritoen artean, Esteban Chavesek (Orica) ez beste guztiek denbora galdu zuten: zortzi segundo Tejay Van Garderenek (BMC); 11 Nicolas Rochek (BMC), Fabio Aruk (Astana) eta Adam Yatesek (Orica); 21 David de la Cruzek (Quick Step) eta Simon Yatesek (Orica); 26 Vincenzo Nibalik (Bahrain), eta 49 Romain Bardetek (Ag2r).

Ibilbidea kontuan hartuta, Lutsenko ez zen ihesaldiko faboritoetakoa, kontuan hartuta han zirela, besteak beste, Julian Alaphilippe (Quick Step) eta Marc Soler(Movistar). Baita horrelako ihesaldietan Lutsenkok baino esperientzia gehiago duten hainbat txirrindulari ere. Denera, hamazpi ziren iheslariak. Arriskutsua zen, hortaz, tropelarentzat. Horregatik jarri zuen Skyk erritmo bizia, hasieratik.

Etapa amaierara iritsi ahala, jarrera aldatu zuen Skyk, eta etaparen lehia ihesaldiko txirrindularientzako utzi. Aurrean, Lutsenkok Marco Hallerrekin (Katuxa) batera egin zuen ihes, Serratella mendatearen ondoren. Hortik aurrerakoa ia bakarrik egin zuen Astanakoak, Hallerrek ez ziolakoia erreleborik eman. Hala ere, ia minutu bateko aldearekin iritsi ziren azken mendatera, Santa Lucia ermitakora. Aldapan gora erraz nagusitu zen Lutsenko, eta mendatean ere ez zioten tarte handirik atera atzekoek. Bakar-bakarrik helmugaratu zen Kazakhstango txirrindularia. Erakustaldi aparta eman zuen.

Nagusiaren lehian, azken mendatean oso erritmo gogorra ezarrizuen berriz ere Skyk, eta Froome izan zen eraso egin zuen bakarra. Nahikoa izan zen ia faborito guztiak atzean uzteko. Alberto Contadorrek (Trek) ustekabeko maila eman zuen, eta liderraren taldean iritsi zen helmugara, Froome, Chaves eta Michael Woodsekin (Cannondale) batera.

Vueltako seigarren etapa jokatuko dute gaur, Vila-real eta Sagunt artean (Herrialde Katalanak). 204,4 kilometroko etapa da, eta bost mendate puntuagarri izango ditu. Hirugarren mailakoak lehenengo laurak, eta bigarren mailakoa azkena: Garbi 9,3 kilometroko luzeraeta %5,1eko batez besteko pendiza. 36 kilometro inguru izango dituzte mendate gainetik helmugara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.