Grovesek bigarren etapa jarraian irabazi du Vueltan

2023ko abuztuaren 31
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Espainiako Vueltako txirrindularirik bizkorrena dela berretsi zuen atzo Kaden Grovesek (Alpecin). Herenegun bezala, atzo ere australiarrak irabazi zuen etapa, esprintean. Taldeak egun osoan egin zuen lana biribildu zuen Burrianako helmugan.

Etapa laua zen, eta gidoia esperotakoa izan zen.Eric Fagundezek (Burgos-BH) osatu zuen eguneko ihesaldia. 120 kilometro egin zituen bakarrik. Baina Ibolako muinoan harrapatu zuten.

Muino horren igoeran hasi ziren agertzen lasterketako oilarrak, tartean Remco Evenepoellehen sailkatua (Jumbo-Visma). Flandriarrak sei segundoko gainsaria eskuratu zuen Nuleseko tarteko helmugan. Horrenbestez, lidergoa sendotu du. Gaur, Javalambreko helmugan amaituko da etapa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.