Gorka Izagirrek irabazi du Lombardian

2020ko abuztuaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
TXIRRINDULARITZA. Gorka Izagirrek (Astana) lortu du Euskal Herriko txirrindulari profesionalen lehen garaipena denboraldi honetan. Ormaiztegiarrak Lombardiako Triptiko Handia klasikoa irabazi zuen atzo, ihesean. Izagirre beste 11 txirrindularirekin iritsi zen aurrean azken kilometroetara. Izen handiak zeuden: Michal Kwiatkowski (Ineos), Greg van Avermaet (CCC) eta Vincenzo Nibali (Trek), besteak beste. Harekin batera zegoen Alex Aranburu taldekidea ere. Euria gogotik ari zuen, eta Izagirrek arriskatu egin zuen jaitsieran, eta saria lortu. Euskal ziklismoaren eta Astanaren egun ederra biribiltzeko, gainera, Aranburu izan zen azkarrena taldetxoan. Bestalde, Egan Bernalek (Ineos) eskura du Okzitaniako Itzulia, etapa nagusia irabazita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.