Gorka Izagirre Movistarrera, 2023ra arte

2021eko urriaren 8a
00:00
Entzun
TXIRRINDULARITZA. Gorka Izagirrek bigarren aroari ekingo dio Movistarren. Hain zuzen, ormaiztegiarrak datozen bi denboraldietarako kontratua sinatu du Eusebio Unzuek gidatzen duen Nafarroako taldearekin. «Oso pozik nago Movistarrera itzuli naizelako. Itzuli diot, izan ere, aurretik igarotako lau urte horiek nire kirol ibilbideko onenak izan ziren», adierazi du Izagirrek.

Euskaltel-Euskadin aritu ostean, 2014an Movistarrek fitxatu zuen, Ion anaiarekin batera. 2018an, Bahrain Meridara joan zen, eta azken hiru urteetan Astanan aritu dira biak. Anaietan gazteena Cofidisen ariko da datorren sasoian, eta zaharrenak, berriz, Nafarroako taldera itzultzeko erabakia hartu du. Movistarrek fitxatu duen laugarren euskal txirrindularia da, Oscar Rodriguez, Alex Aranburu eta Oier Lazkanoren ostean.

Caja Rural-RGAk, berriz, hiru txirrindulariren kontratuak berritu dituela jakinarazi du: Aritz Baguesek, Sergio Martinek eta Jefferson Cepedak sasoi baterako luzatu dute kontratua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.