Gorka Izagirre eta Paula Suarez izan dira ziklo-kroseko Euskadiko txapeldunak

2019ko abenduaren 31
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
ZIKLO-KROSA. Gorka Izagirre Astanako txirrindulariak irabazi zuen ziklo-kroseko Euskadiko txapelketa. Lezamako zirkuituan Xabi Muriasek bigarren postuan amaitu zuen, sei segundora, eta Aitor Hernandezek osatu zuen podiuma. Paula Suarezek, berriz, ez zien aukerarik eman aurkariei: 53 segundo atera zizkion Olatz Odriozola bigarren sailkatuari, eta Zaloa Trevillarentzat izan zen hirugarren postua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.