Gonzalo Arkonadak gaur egingo du estreinakoa Realarekin

Julen Etxeberria.
2017ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Athleticek eta Realak gaur ekingo diote berriro Espainiako Lehen Mailari, bi asteko etenaldia izan ondoren. Aldaketa esanguratsua izan da tarte horretan, Gonzalo Arkonadak hartu baitu talde txuri-urdinaren ardura. Entrenatzaile donostiarrak hamar egun daramatza lanean, eta gaur estreinakoa izango du, Zubietan, Zaragozaren aurka (18:30). Realak aukera ona du bolada ona luzatzeko —hiru jardunaldi daramatza galdu gabe—, azkena baita Espainiako taldea. Irabaziz gero, eta Santa Teresak bihar etxean Levanteri irabazi ezean, jaitsieratik at egongo dira txuri-urdinak aspaldikoz.

Reala baino bolada hobean dago Athletic, irabazi egin baititu azken hiru partidak. Horri esker, hirugarren postuan sendotu da, eta aldea egin du atzetik datozenekiko. Bartzelonak azken jardunaldian egindako hutsak, gainera, mesede egin die zuri-gorriei. Hala, lau puntura dute orain Kataluniako taldea. Gaur bolada onari segida eman nahi diote Lezaman Rayo mendean hartuta (10:15).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.