Goizuetako pilotalekuan 600 lagun batu dira Asier Olaizola omentzeko

Asier Olaizolak erretiroa hartu berri du profesionaletan hamazazpi urte egin eta gero, eta atzo omenaldia egin zioten jaioterrian, Goizuetan (Nafarroa). Hango pilotalekuan 600 lagun batu ziren, eta hainbat oroigarri eman zizkioten Umore Ona elkartekoek, pilotari ohiaren lagunek, eta udaleko kideek, besteak beste. Olaizolari buruzko bideo bat ere proiektatu zuten. Ondoren, Apeztegia lagun eta pilotari ohiarekin jokatu zuen Olaizolak, Koka eta Otxandorenaren kontra. 20-22 galdu zuen omenduak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu