Goiuri Zabaletak 15 urte eskasekin irabazi du lehen aldiz Emakume Master Cupeko lau eta erdiko txapela. Iaz finala galdu zuen Amaia Aldai azken hiru aldietako txapeldunaren aurka; aurten ere hura zen faboritoa, baina errebantxa hartu du Leitzakoak Sestaoko (Bizkaia) Las Llanas frontoian (11-22).
Lehen tantotik hartu du aurrea nafarrak, eta oso sendo aritu da partida osoan. Zailtasun gehiago izan ditu Aldaik, baina lehia markagailuak dioen baino lehiatuagoa izan da.

Gakoa Zabaletak jarraian egin dituen hamar tantoak izan dira, launako berdinketatik 4-14ra. Hortik amaierara arte, hutsik egin gabe jardun da jokalari gaztea, eta merezita jantzi du txapela. Ondo bidean, ez da azkenekoa izango.